Bete gabe gelditu dira Nafarroako Administrazioaren gizarte-hezitzaileen lanpostu hutsak lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdiko lanpostuak.

Bete gabe gelditu dira Nafarroako Administrazioaren gizarte-hezitzaileen lanpostu hutsak lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdiko lanpostuak.
2021/06/02

127. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 1a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

1394/2021 EBAZPENA, maiatzaren 7koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez deklaratzen baita bete gabe gelditu direla Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko gizarte-hezitzaileen lanpostu hutsak lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdiko lanpostuak.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak abenduaren 28an emandako 3025/2020 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko gizarte-hezitzaileen lanpostu hutsak lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko. Ebazpen hori 2021eko 20. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 28koan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak otsailaren 15ean emandako 447/2021 Ebazpenaren bidez, izangai onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori 2021eko 53. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 8koan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak martxoaren 17an emandako 813/2021 Ebazpenaren bidez, izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsi zen, izangai onartu bakarra zuena. Ebazpen hori 2021eko 80. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 12koan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak apirilaren 12an emandako 1062/2021 Ebazpenaren bidez, lekualdatze lehiaketan azkenean sartutako lanpostu hutsak zehaztu ziren, lanpostu hutsak aukeratzeko ekitaldirako deia egin zen eta 10 egun balioduneko epea ireki zen lanpostu hutsak aukeratzeko.

Lanpostu hutsak aukeratzeko ekitaldia eginik, izangai bakarrak ez du lanposturik aukeratu. Hortaz, bidezkoa da deialdiko lanpostua bete gabe uztea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Deklaratzea bete gabe gelditu direla gizarte-hezitzaileen 19 lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdian eskainitako lanpostuak, izangai bakarrak ez baitu lanposturik aukeratu.

2. Lekualdatze lehiaketaren ondorioz 19 lanpostu hutsik gelditu dira, I. eranskinean jaso direnak.

3. Ebazpen hau jakinaraztea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko departamentuetako idazkaritza tekniko nagusiei eta Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuari eta Egituraren, Lanpostuen Antolaketaren eta Langileen Plantillaren Zerbitzuari, eta halaber, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2021eko maiatzaren 7an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

 

Nafarroako Aldizkari Ofizialean iragarkia hemen

Gizarte-hezitzaileen lanpostuen lekualdatze lehiaketaren ondoriozko lanpostuak

Zerrendara itzuli

Gizarte Heziketa VIII. Estatu Kongresua