EBAZPENA, deialdia onesten duena lekualdatze-lehiaketa bidez bete daitezen gizarte-hezitzailearen lanpostu hutsak

EBAZPENA, deialdia onesten duena lekualdatze-lehiaketa bidez bete daitezen gizarte-hezitzailearen lanpostu hutsak
2021/01/28

3025/2020 EBAZPENA, abenduaren 28koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, deialdia onesten duena lekualdatze-lehiaketa bidez bete daitezen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko gizarte-hezitzailearen lanpostu hutsak.

 

Azaroaren 25eko 85/2020 Foru Dekretuaren bidez (284. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, abenduaren 9koan), 2020ko lan publikoaren eskaintza onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen Administrazio Erroaren eremurako. Bertan, besteak beste, gizarte-hezitzailearen lanpostu batzuk ageri ziren, B mailakoak.

Kontuan harturik abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 33.1 artikuluan xedatutakoa (foru dekretu horren bidez Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onetsi zen), eta, orobat, ekainaren 5eko 113/1985 Foru Dekretuaren 3. artikuluan (foru dekretu horren bidez Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onetsi zen) eta azaroaren 6ko 215/1985 Foru Dekretuan xedatutakoa (foru dekretu horren bidez Nafarroako Administrazio Publikoetako Lanpostuak Betetzeko Erregelamendua onetsi zen), bidezkoa da deialdia eta oinarriak onestea lekualdatze-lehiaketa bidez bete daitezen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko gizarte-hezitzailearen lanpostu hutsak (B maila).

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Onestea lekualdatze-lehiaketa bidez bete daitezen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko gizarte-hezitzailearen lanpostu hutsak, B mailakoak.

2. Deialdiaren oinarriak onestea lekualdatze-lehiaketa bidez bete daitezen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko gizarte-hezitzailearen lanpostuak.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Ebazpen hau eta deialdia jakinaraztea departamentuetako idazkaritza tekniko nagusiei, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Langileriaren Zuzendariordetzari, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetzari, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Ekonomiaren eta Profesionalen Kudeaketarako Zerbitzuari, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuari, Egituraren, Lanpostuen Antolaketaren eta Langileen Plantillaren Zerbitzuari eta Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuari, Argibide eta Erregistro Bulegoari eta izendatutako epaimahaikideei, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Iruñean, 2020ko abenduaren 28an. Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ordezko gisa, hura kanpoan baita (196/2019 Foru Agindua, abenduaren 18koa), Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuko zuzendaria, Pilar Goñi Muro.

Hemen Nafarroako Aldizkari Ofizialaren 20. ALDIZKARIA - 2021ko urtarrilaren 28a

Zerrendara itzuli

Gizarte Heziketa VIII. Estatu Kongresua