Familien Legearen Aurreproiekturako Aldez Aurreko Kontsulta Publikoa ireki dela jakinarazi nahi dizugu. Horra hor Gizarte Eskubideen Ministerioa eta 2030 Agendaren Webguneko informazioa: https://www.mdsocialesa2030.gob.es/servicio-a-la-ciudadania/proyectos-normativos/audienci-informacion.htm
Gizarte Hezitzaileen Elkargoen Kontseilu Nagusitik entitateen parte-hartzea eskatu dute, aipatutako Legeari ekarpenak egiteko eta dokumentu bateratua bidaltzeko.
Abenduaren 22ra arteko epea jarri dugu ekarpen hauek jasotzeko eta Kontseilu Nagusira bidaliko dugun dokumentuaren prestaketan lan egin ahal izateko (epe ofiziala abenduaren 27an amaitzen da).
Elkargokideren batek lankidetzan jarduteko eta enkargu hau jasotzeko interesa badu, Idazkaritza Teknikoarekin harremanetan jar daiteke mezu elektroniko bat bidaliz (info@educacionsocialnavarra.org).
Jaso itzazu aldez aurretik gure eskerrak.