GHEKN-aren adierazpena
2025eko urriaren 2a
GIZARTE HEZKUNTZAREN NAZIOARTEKO EGUNA
Eduso Atariaren 25 urteak
Komunikazioan sozialki eta etikoki heztea
Urriaren 2an, Gizarte Hezkuntzaren Nazioarteko Eguna ospatu genuen, izaera pedagogikoko eta herritarren zuzenbideko lanbidea.
Gizarte-hezitzaile garen aldetik, esaten dugunaren eta esaten dugun moduaren erantzule gara. Erreferente gara haur eta nerabeentzat, eta hazten eta barneratzen ari dira, eguneroko testuinguruan, indarkeria adierazpen-moduetan, eta hori eztabaida politikoko espazioetan, telebistako programetan eta bideojokoetan ikusten dugu. Agresibitatea, irainak eta kalte fisiko eta emozionala normaltzen ari dira.
Pantailetatik haratago elkarbizitzarako espaziorik ez izateak gabezia handia dakarkigu, eta familiaren, eskolaren, gizartearen eta politikaren testuinguruan elkarrekin bizitzen ikastea gainditu gabeko gai bihurtzen ari da.
Gizarte gisa, eta, bereziki, Gizarte Hezkuntzako profesional gisa, indarkeria-espiral hori geldiarazteko erantzukizuna eta betebeharra dugu; izan ere, indarkeria-espiral hori gero eta handiagoa da, eta, askotan, tragedia ere eragiten du.
Gorroto-diskurtsoak, pertsona erreferenteenak eta ikusgarritasun handikoak, arduragabekeria larria dira, etiketa negatiboak barneratzera eta gizarte justuago eta kohesionatuago bat eraikitzen laguntzen ez duten aurreiritziak betikotzera eramaten dituena.
Erantzukizun komunikatiboak gizarte-kohesiora garamatza.
EDUSODAY2025