Gobernu Batzorderako hauteskundeak 2021

Gobernu Batzorderako hauteskundeak 2021
2021/02/23

 “Ez dago zibilizazioaren aurrerabidearen proba hobeagorik lankidetzaren aurrerabidea baino”

Stuard Mill

Batzorde honen ibilbidea laster amaituko da eta NAGIHEOko Gobernu Batzorderako hauteskundeak irekitzen direla jakinarazten dizugu. Hauteskunde prozesu honetan parte hartzera animatu nahi zaitugu, zure hautagaitza aurkeztuz edo elkargoaren jarduera hobetzen duten iradokizunak egiten.

Dakizun bezala, gure elkargoa oso gaztea da eta osatzen dugunon esku, begi nahiz bihotzen beharra dauka hazi eta lanbideari hoberena eskaintzeko. Horregatik, zure laguntzaren beharrean gaude!

Hona hemen hauteskunde-araudia, baliozko hautesle errolda, hauteskunde-egutegia, botoa emateko prozedurari buruzko informazioarekin.

Elkargokide guztiek gainerako dokumentuak webguneko arlo pertsonalean kontsulta ditzakezu.

Batzordean parte hartu nahi baduzu, ez izan zalantzarik eta idatzi edo gurekin harremanean jarri modu erosoenean. Zure laguntzaren beharrean gaude.

Edozein zalantza argitzeko, NAGIHEOren idazkaritza teknikoarekin harremanetan jar zaitezke info@educacionsocialnavarra.org helbidera idatzita

2021eko NAGIHEO / COEESNA Gobernu Batzordeko Hauteskundeei buruzko informazioa eskuratzeko aukera

Zerrendara itzuli

Gizarte Heziketa VIII. Estatu Kongresua