Kale Hezkuntza eta Komunitate-Sustapena: Eredu, praktika eta eztabaidak

Kale Hezkuntza eta Komunitate-Sustapena: Eredu, praktika eta eztabaidak
2022/02/01

Sarrera:

Azkenaldian asko hitz egiten da kaleko hezkuntza programak zabaldu eta haur eta nerabeekin lan egiteko komunitatearen ikuspegia erabiltzearen beharraz. Dena den, praktika hauek denboran zehar alde batera utzi edo murriztu egin dira, eta beharrezkoa dirudi tresna kontzeptual berriak edukitzea, ereduak eta praktikak ezagutu eta proposamen berriak ehuntzea.

Ikastaro honetan funtsezko ideia batzuk argitzea eta ordenatzea proposatzen dugu, beste leku batzuetan egiten denaren berri ematea eta proiektu bakoitzaren arabera, noski, ezaugarri horietako programak garatu ahal izateko oinarrizko eskema bat artikulatzea.

Helburuak:

  • Kale hezkuntzan eta komunitate-lanean funtsezko kontzeptu batzuk argitzea.
  • Hainbat herrialdetako ereduak eta esperientziak ezagutzea.
  • Kale hezkuntza programak martxan jartzeko gako metodologikoak izatea.
  • Ezagutzak eta esperientziak trukatzea.

Edukiak:

Saioen edukiak honako hauek izango dira:

  • 1. saioa (otsailak 17)
    • Zehaztapen kontzeptualak: kale-hezkuntza / komunitate-lana / proiektuak / programak / ikuspegiak / prebentzioa / sustapena.
    • Espazio publikoa: hedapena eta kudeatzeko moduak.
  • 2. saioa (otsailak 24)
    • Kale hezkuntza munduan: ereduak eta formak lau kontinenteetan.
    • Kale hezkuntzako proposamen baten gakoak.
    • Kaleko hezkuntzaren alderdi metodologikoak komunitatearen ikuspegiarekin.
  • 3. saioa (martxoak 3)
    • Komunitate-lanean dauden tentsio eta dilemen katalogoa.
    • Kale hezkuntza praktiketan oinarritutako komunitate lana nola sustatu.

Datak:

Otsailak 17 eta 24 eta martxoak 3, osteguna, 16:00etatik 20:00ak arte

Tokia:

IWER eraikina (Matesa zaharra), Iruñea. Izen ematearekin aretoaren zenbakia konfirmatuko da.

Irakaslea:

Jon Echeverría Esquina. Gizarte Hezitzailea. NAGIHEO/COEESNAko 493. elkargokidea.

Gizarte Hezkuntzan Habilitazioa. Geografian eta Historian Lizentziatua (USAL) eta Filosofian Lizentziatua (UNED). Asociación Navarra Nuevo Futuro-ko gizarte-hezitzailea, bere Berrikuntza Soziohezkuntzaren Laborategiaren arduraduna. 2007az geroztik Dynamo International- Street Workers Network-en funtzio desberdinak betetzen ditu.

Izen-ematea:

  • NAGIHEO/COEESNAko elkargokideak eta APESNAko kideak: 50 €
  • CGCEES-eko kideak (ziurtagiria bidaliz): 50 €
  • Gizarte Hezkuntza Graduaren ikasleak (ziurtagiria bidali): 50 €
  • Langabezian dauden pertsonak (ziurtagiria bidali): 50 €
  • Lan egiten duten beste profesionalak: 70 €

 

*Plaza mugatuak (NAGIHEO/COEESNA eta CGCEES-eko kideek lehentasuna dute).

**Ikastaroa irauten duen bitartean Familia Kontziliazio Zerbitzua eskaintzea baloratuko da, eskaera kopuruaren arabera.

 

Informazioa pdf-n

Eman izena hemen

Zerrendara itzuli

Gizarte Heziketa VIII. Estatu Kongresua