NAGIHEO-COEESNak Nafarroako Parlamentuan

NAGIHEO-COEESNak Nafarroako Parlamentuan
2026/06/12

NAGIHEO-COEESNAk ahaleginak egiten jarraitzen du GIZARTE HEZKUNTZAko GRADUA ahalik eta azkarren egiteko, Nafarroako Unibertsitate Publikoan (NUP) ezartzeko. Unibertsitateen Zuzendaritza Nagusiarekin bilera egin ondoren, hurrengo urratsa Nafarroako Parlamentuan izango da:

2026ko ekainaren 8an egindako saioan, Nafarroako Parlamentuko Mahaiak Unibertsitate, Berrikuntza eta Eraldaketa Digitalaren Batzordearen lan-saio bat egiteko akordioa onartu du, Nafarroako Gizarte Hezitzaileen Elkargo Ofizialeko ordezkari batzuek Nafarroan Gizarte Hezkuntzako unibertsitate-ikasketak ezartzeko beharraren berri eman dezan.

Zerrendara itzuli

Gizarte Heziketa VIII. Estatu Kongresua