#TRANSFMNAS proiektuari hasiera emango diogu!
@ADAKA KOOP -ek @ITS PAU -ek eta @NAGIHEO-COESSNA -k gizarte-ikerketako proiektu bati ekin diogu, bakarrik dauden adingabe eta gazte atzerritarrekin lan-sistema koordinatuagoa eta homogeneoagoa garatzeko mugaz gaindiko eskalan.
Horretarako, Pirinio Atlantikoetan, Euskadin eta Nafarroan inoren kargura ez dauden adingabe eta gazte atzerritarren errealitatearen azterketa kuantitatibo eta kualitatibo bat egingo dugu, argazki integral bat lortzeko (prestakuntzakoa, lanekoa, osasunekoa, migrazio-ibilbidekoa, komunitatekoa, eta abar), bai eta esku-hartze sozialak haien egoera hobetzeko duen eraginarena ere.
Datozen bi urteetan, eta @Inerreg Poctefa diruzlagunduta, hiru erakundeok sektorearen lan teknikoa aztertzen, hausnartzen, ikusarazten eta ebidentzietan oinarritutako irtenbideak proposatzen lagunduko dugu, mugaz gaindiko ikaskuntzaren bidez berrikuntza sustatzen duten jardunbide egokiak identifikatuz.
Informatzen jarraituko dugu!